Marta Ajuria Bilboko Udaleko Ogasun zinegotzia izan dogu Goizeko Izarretan saioan. Aurrekontuak zorrotzak dirala esan deusku, eta Bilboko Udalaren ekonomia egoerea osasuntsua dala. Pertsonak, auzoak eta jarduera ekonomikoa dira aurrekontuaren ardatzak, Ajuriaren esanetan. Ekonomia atzeraldia badator, prest dagozala nabarmendu dau.