10:30ean zabaldu dauz ateak Durangoko Azokak. 54.edizinoa erabarrituta dator. Landako guneak itxura barria dauka eta hortaz ganera musika eskolea batuko jako azokeari. Domekara bitartean, 200 kultur ekitaldi baino gehiago eta 264 erakusmahai egongo dira, 405 nobedadegaz: liburuak, diskoak, aldizkariak... Nerea Mujika Gerediaga alkarteko presidenteagaz eta Algortako Julio Caro Baroja Institutuko gazteakaz izan gara berbetan. Azkanengo urteetan lez, gaurko goiza, ikasleen goiza izan da.