Athleticek Betisen aurka jokatuko dau domekan (14:00). Raul Garciaren tokia nork hartuko dauen da zalantza nagusia. Izan be, Muniainen lekua Sancetek bete dau azken partidu bietan. Ondo bete be. Gaizka Larrazabalek euki leike aukeraren bat, Ibaigaz, De Marcosegaz eta Kodrogaz batera. Larrazabal prest dago aukereari heltzeko.