BBK-ren Lagun Guneak supermerkadu itxurea dauka. Baina, Ariane Antolin Gurutze Gorriko teknikariak argi itxi nahi izan dau, asko gehiago dala. Beharrizanean dagozanei bideak eskaintzeko lehen tokia da. Elikagaien Bankuak eta Gurutze Gorriak lankidetzan dihardue. Dagoeneko 1.000 familiari baino gehiagori emoten deutse zerbitzua.