Beti On, atea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Beti On Telelaguntza Zerbitzua 24 orduan beharrizana daukienei laguntzeko dago. 2011n sortu zan, eta 55 mila erabiltzaile  daukaz. Gaur atea zabaldu dabe San Inazioko egoitzan, zerbitzuaren barri zabaltzeko. Iñigo Urkullu lehendakaria eta Beatriz Artolazabal Gizarte Politiketako sailburua izan dira bertan. Baita 11 udalerritako alkateak be. Besteak beste Juan Mari Aburto Bilbokoa, Gorka Urtaran Gasteizkoa, eta Idoia Buruaga Elorriokoa. Bizkaia Irratia bertan egon da, eta Lide Amilibia sailburuordeagaz eta aitatuako alkateekin egin dogu berba. Baita Beti Oneko langileekin be, Izar Arriaranegaz eta Itziar Agirrebeitiagaz.

Osorik irakurri