Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak urte bete egin dau karguan. Urteko balorazinoan nabarmendu dau oso harro dagozala egindakoagaz. Kluba bazkideei zabaldu deutsela adierazi dau, eta, kirol arloan, Gaizka Garitanoren eta Angel Villacamparen lana goratu dau.