'Aterabidera, orain presoak' lelopean, mobilizazinoak egingo ditue bihar Bilbon eta Baionan. Inaxio Oiarzabal Sareko bozeroaleak uste dau urte garrantzitsua izan leitekela aurtengoa. Espetxe politikan aurrera egiteko sasoia hontxe dala nabarmendu dau. Biharko manifestazinoetan, gizarte eragile ugari batzekotan dbilz. Politikan, Madrilen eragiteko helburua daukie.