Idurre Bideguren EH Bilduko senataria da Madrilen. Pedro Sanchezek koalizino gobernua eratuta, une historikoa dala adierazi deusku. EH Bilduren lehentasunak agenda soziala, erabagiteko eskubidea eta espetxe politikea izango dirala nabarmendu dau. Arlo sozialean aurrera egiteko aukerea dagoela uste dau. Lurraldetasunean, berbak aldatu dirala onartu dau, eta orain ekintzak behar dirala.