Iñigo Martinez: "Bolada onagaz segidu gura dogu San Mamesen"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

 Hilabete igaro da Athleticek San Mamesen azken partidua jokatu ebanetik. Orduan, zuri-gorrien ez eben partidu ona egin Eibarren aurka eta ezin izan eben garaipena eskuratu. Celtaren aurka jokatuko dau domekan Gaizka Garitanoren taldeak eta zuri-gorriek denboraldi honetan Katedralean erakutsi daben sendotasunari eutsi gura deutse. Horretarako, baina, sailkapeneko zulotik urten gurean dabilen Celta menderatu beharko dabe. Iñigo Martinezegaz egin dogu berba Lezaman.

Osorik irakurri