Garbiñe Aranburu LAB-eko idazkari nagusia Goizeko Izarretan saioan izan dogu. Hilaren 30erako deitutako huelgearen gainean, lehen baino motibo gehiago dagoela adierazi dau. Jaurlaritzaren aurrekontua eta Espainiako gobernu barria aitatu ditu. Huelgearen balioa nabarmendu nahi izan dau Aranburuk, merezi dabela adierazi dau.