Espainiako gobernuak 950 euroko gitxieneko soldatea ezarteko akordioa lortu dau sindikatuekin eta patronalekin. Mitxel Lakuntza ELA-ko idazkari nagusiaren esanetan, urrunago jo behar da. Datorren asteko huelgea dala-ta, arrazoi ugari dagozala dino, Goizeko Izarretan saioan izan dogun alkarrizketan. Ezkerrak alternatibak markau behar dituala be esan deusku. Amaitzeko, Jaurlaritzari borondaterik eza leporatu deutso, esate baterako, pentsinodunen aldarrikapenei erantzuteko.