Bizkaiko Odol Emoleen alkarteak eta Osakidetzako Transfusino eta Giza Ehunen Zentroak 6.500 odol-emole barri erakarri gura dabez 2020an. Emole barriak lortzea garrantzitsua dala esan deusku Arkaitz Jimenez Bizkaiko Odol Emoleen alkarteko teknikariak. Beharrizan handia dago eta emoleen kopurua jaitsi egin da. Halada be Euskadi eredu da arlo honetan. Euskal Autonomia Erkidegoak egunean 400 odol-emole baino gehiago behar dauz bere beharrak asetzeko.