Matrikula aldia da Hezkuntzan. Nerea Begoña Elizbarrutietako Ikastetxeen arduraduna izan dogu Goizeko Izarretan saioan. Guztira, 16 eskola dira. Begoñak azaldu deuskunez, kristau baloreak eta euskerea eta euskal kulturea dira euren ezaugarri nagusiak. Dana dala, hezkuntza eredua guztiz aldatu dabela adierazi deusku. Irakaslearen eta gurasoen zeregina laguntzea da, esate baterako.