Txapeldunen ligea, Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Gurpil aulkiko Txapeldunen Ligea Bilbon jokatuko dabe bihar eta etzi. Bidaideak Bilbo BSR-k hasiko dau lehiaketea Lahn Dill alemaniarren aurka (11:15). Bigarren partidua Giulianova italiarren aurka jokatuko dau (18:00). Zapatuan, Meaux frantziarrak eta Merkezi Turkiarak izango ditu aurkari. Asier Garcia kapitanak adierazi deuskunez, helburua aurrera egitea da. Horretarako, lehenengo bien artean sailkatu behar dabe. Iker Olaeta (Gernika Rugby), Asier Arpon (Metropolitano Hockey), Esti Velasco (Zuazo) eta Leire Sarasola (Leioa Waterpolo) izan dira Bizkaia Lehian saioko beste konbidaduak.

Osorik irakurri