Baayork Leek eta Antonio Banderasek ekoiztu eta zuzendutako musikala da honakoa, 1975. urtean Broadway-n estreinau zanaren bertsinoa. Malagan eskeini dabe orain arte eta bihartik hilaren 16ra bitartean Arriaga antzokian ikusi ahal izango dogu. 26 interprete taula ganean, Pablo Puyol buru dala. Hamabost musikari ondoan, Arturo Diez Boscovichen zuzendaritzapean. Interpreteetariko bat da Zuhaitz San Buenaventura eta Bizkaia Irratian izan da goizean.