RIMER 2020 nazinoarteko ikasturtea astelehenean inaugurau dabe Donostiako Aquariumean. EHU-k, AZTI-Tecnalia zentro teknologikoak eta Gipuzkoako Ozeanografia Fundazinoak antolatutako ekimena barikura arte egingo da. Mundu osoko 29 herrialdetako 43 ikaslek hartzen dabe parte. Irailean hasi ebezan ikasketak Bordelen eta Southamptonen. Orain EHUra inkorporau dira eta garagarrila bitartean hemen egongo dira. Masterraren hirugarren seihilekoan Southamptonen eta Liejan segiduko dabez ikasketakaz eta gero, 5-6 hilez, euren ikerlana egin beharko dabe munduko edozein lekutan. 2006an hasi zanetik, 60 herrialdetako 370 ikaslek baino gehiagok master hau egin dabe.