Josu Eroreka Jaurlaritzako bozeroalea Goizeko Izarretan saioan izan dogu. Besteak beste, Zaldibarko ezbeharrari buruz egin deusku berba besteak beste. Lehentasuna lurrak egonkortzea eta pertsonak dirala nabarmendu dau. Gizarte Segurantzako egutegia beteteko arazorik ez dagoela adierazi dau. Datorren legegintzaldirako, helburu nagusia, estatutu barrirako adostasuna dala gaineratu dau.