Euskara ikastea B2 mailara arte doakoa da dagoeneko EAE-ko euskaltegietan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

 Eusko Jaurlaritzaren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundien eta Eudel-en arteko alkarlanaren ondorioz, euskara ikastea debalde da dagoeneko B2 maila arte. Euskal Autonomia Erkidegoan 103 euskaltegi dagoz eta 35.000 ikasle inguru dabilz euskara ikasten. Ikasle guztien %70 inguruk B2 mailan edo beherakoetan dabilz. Laguntzak jasotzeko eta euskerearen ikaskuntzea doakoa izateko, ikasleek baldintza bi bete beharko dabez. %75eko asistentzia bermatu eta jagokon mailea gainditu. 

 

Osorik irakurri