Aurtengo Bake Topaketa Zornotzan izango da, zezeilaren 29an, On Mario Izeta gotzaina buru dala. `Oroimena, askapena, zintzoa oroitua izango da eta onetsia´ lelopean, ekitaldiak Zornotzako parrokian eta Karmeldarren ikastetxean egingo dira. Galo Bilbao Elizbarrutiko Bake eta Bizikidetza arloko arduradunak esan deuskunez, aurreko urteetan biktimen testigantzak entzun badira, aurten kristauen testigantzak izango dira protagonista.