Etxebizitzen salerosketeak behera egin dau Hego Euskal Herrian (%4,8). Sabin Goirigolzarri Mungiako Iturburu immobiliariako arduradunagaz egin dogu berba Goizeko Izarretan saioan. Prezioak doitu egin dirala esan deusku, eta zentzuna eskatu dau etxebizitzak espekulazinotik atarateko.