ANDREkintzailea laguntza programa bat da. Bizkaiko Foru Aldundiak orain zazpi urte ipini eban abian, Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko sailaren bitartez, emakumeek zuzendutako enpresak indartzeko asmoz. Lau Haizetara saioan programa honetatik igaro diran hiru emakume eta hiru proiektu ezagutu doguz: Sandra Aras (AmetsLeku), Lucia Bonilla (Krealü) eta Sandra Llano (KB Sisters).