Leire San Jose EHU-ko ECRI (Ethics in Finance and Social Value) ikerketa taldeko buruak azaldu deuskunez, gizartean handituz doa alde sozialen inguruko interesa. Enpresa eta erakunde askok jakin gura izaten dabe zenbaterainoko ekarpena egiten deutsen gizarteari. Kontabilidade soziala erabiltzen da hori guztia aztertzeko eta oraingoan Osakidetzako Santa Marina ospitalean egin dabe azterketea. Ospitale baten egiten dan lehenengo aldia izan da.