Ahoztar Zelaieta kriminologo eta kazetariak 'El Narco-Oasis vasco' liburua idatzi dau. Narkotrafikoaren bilakaerearen barri emon nahi izan dau. Dino Euskal Herria ez dala ezbardina, ez krimen ez ustelkeria arloan. Arazo nagusia tresnarik eza dala dino. Kazetaritza ikerkuntza taldeak, esate baterako, desegin egin dirala nabarmendu dau.