Bilbon, asteon, Angelman Sindromearen eragileak aztertzen dabezan ikerlarien nazinoarteko kongresua egingo dabe. Bizkaian Angelman Sindromea daben ume batzuen kasuak ezagutu doguz azken urteetan, Aitor, Gaizka edo Maialen horreetariko batzuk dira. Ugo Mayor Ikerbasqueko eta EHUko ikertzailea da Angelman Sindromeak eragiten dauzen desgaitasunei buruz berba egin deusku. Garunean 80 mila milioi zelula daukaguz eta hondino honeen arteko konexino ugari ezezagunak dirala autortu deusku Ugo Mayorrek. Angelman Sindromeari buruzko ikerkuntzan aurrera pauso txiki batzuk emon dira batez be animaliakaz egindako entsegu klinikoetan. Halan da be Ugo Mayorrek esan deusku bide luzea dagoala hondino egiteko. Asteon Bilbon gai hau ikertzen daben ordezkariek mundu mailako kongresua egingo dabe.
Ugo Mayorren ustez konparaketea egiteko hartzen dan herrialdearen arabera Euskal Herria, ikerkuntza mailan, hobeto edo eskasago dago.