Lan Harremanetarako Kontseilak dino euskal beharginen %51ak baino ez daukala bere lan hitzarmena eguneratuta. Itunpeko hezkuntza sareari edo Bizkaiko metalari jagokonean kopurua %61era heltzen da. Arlo honeetan hitzarmenak Lan Hartuemonetarako Kontseilura jota lortu ziran. Publikoa dan kontseilu horretan beharginen eta patronalaren arteko negoziazinoak bideratu eta laguntzen dabez. Lan Harremanen Kontseiluak lan gatazkaei soluzinoa emoteko zerbitzu debardinak eskaintzen dauz, horreen artean PRECOa dago. PRECOak eskaintzen dauen bitartekaritzea balio handiko zubi-lana dala esan deusku Alex Garciak (PRECOko arduraduna).