La Topadora talde barria ez da Vendettaren jarraipen bat izango

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Enrico Rubiñosek, Luisillo Kalandrakak, Javier Etxebarriak eta Ruben Antonek sortutako “La Topadora” taldera Gaizka Otxoa tronboijolea batu da eta gaur euren lehenengo kontzertua eskainiko dabe Bilboko Kafe Antzokian gabeko 23:00etatik aurrera. Hasierakoa izateagaitik doako kontzertua izango da. Vendettatik La Topadorarako trantsizinoa zelakoa izan dan azaldu deusku Enrico Rubiñosek. 10 abestiz osatutako disko barriak “Voy con todo” izena dauka eta kantuetan memoria historikoa, langileen eskubideak edo autokritikea jorratuko dabez. Hau guztia baina, ez negarretik ikusita baizik eta baikortasunetik abiatuta. La Topadora taldearen izena Argentinako Mendoza uritik datorrela kontau deusku Enrico Rubiñosek. Bilboko kontzertuaz gain Donostia, Iruñea, Bartzelona eta Madrilgo antzokietan joko dabe eta udarako bira berezia aurreikusi dabe. Bira horretan diskoan ez dagozan kantu barriak sartuko dabez. La Topadoraren oaringo doinuetan entzuleak estilo debardin ugari topau ahalko dauz. Salta, Entre Olivos, 7 vidas… abesti gehienak gazteleraz sortu dabez, disko barrian bakarra dago euskeraz. Honen zergaitiaz eta hamendik aurrerako apostuaz berba egin dabe.

Osorik irakurri