Hezkuntza Goiztiarreko Laborategia Euskal Herriko Unibersidadearen Bizkaiko Kanpusean dago, Bilboko Hezkuntza fakultadean. Atzo inaugurau eben. Hezkuntza Goiztiarreko Laborategiak orain arte Hezkuntza ikasketetan eta Haur Hezkuntzako irakasleen hasierako prestakuntzan bigarren mailan baten geratu izan dan ziklo baten (0 eta 3 urte artekoa) prestakuntza preminak asetzera dator.