EH Bilduk salatu dau amaitutako legegintzaldian aurkeztutako 30 legetatik 8 baino ez dirala onartu.Hauteskundetarako zerrenda burua dan Jasone Agirre “Goizeko Izarretan” saioan euki dogu gaur. EAJri eta PSE-EEeri gainontzeko alderdiakaz akorduetara heltzeko asmo faltea leporatu deutse. Zaldibarreko zabortegiaren kasuaz galdetuta EJak gestinorako eukan sinesgarritasuna galdu dauela uste dau Jasone Agirrek. Bestalde Legebiltzarrean gehiengoa eukiteko ezkerreko ardatz barri bat sortu behar dala esan dau Agirrek. Gogoratu aurreko astean Otegi Gemma Zabaletagaz edota Javier Madrazogaz batu zala. Koroabirusaz, Gernikako Estatutuaz edota EITBrako proposamenez be berba egin deusku Jasone Agirrek.