COVID 19 birusa isolatzeko neurri zorrotzagoak heldu leitekezala uste dau Miren Basaras EHUko mikrobiologoak. Euskal Herrian eta beren beregi Araban emoten dabilzan kutsatzen abiadurea handitzen bada ez ohiko neurri gehiago aurreikusten dauz Miren Basarasek. Basarasek dino eskuak garbitzeko alkoholik ez dala behar eta etxean zein lantokian eskuak uragaz eta xaboiagaz garbitzeagaz nahikoa dala. Birusari aurre egiteko Gurutzetako, Donostiko, Iruñeako eta Madrilgo laborategietan hasitako ikerkuntzea nabarmendu dau. Kutsatze kasuen balizko beherakada bategaitik itaunduta egoera hori noiz ailegau ahal dan argi ez dagoala esan dau EHUko mikrobiologoak.