Maria Egigurenek 103 urte bete ditu zezeilaren 18an. IMQ Igurcoren Eguneko Zentroko erabiltzailea da Ondarroan. Zaldupe ikastetxeko ikasleak bertara joaten dira nagusiekin egoten. Maritxuri bertsoak egin deutsiez. Lau Haizetara saioan, hiru konbidadugaz egin dogu berba: Elias Iriondo Eguneko Zentroko koordinatzaileagaz, Mari Tere Kaltzakorta Zaldupeko irakasleagaz eta Lurdes Basterretxea lobeagaz. Lurdesek esan deuskunez, Maritxuren filosofia datorrena hartuz bizi izatea da.