Madrilen gaur “Los empresarios y ETA, una historia no contada” izeneko liburua aurkeztu behar eben baina aurkezpena atzeratu da. Bilbon orain dala 10 egun aurkeztu eben baina COVID 19 birusak eraginda Madrilgo aurkezpena bertan behera itxi dabe. ETAk 33 enpresari hil ebazan eta beste askok, mehatxatuta, Euskal Herritik alde egin eben. Joseba Arruti kazetariak azken honeen testigantzak batu dauz eta liburuak daukazan 11 txataletako bat idatzi dau. ETAren indarkeria mota askotako enpresariengana heldu zala gogoratu deusku Joseba Arrutik. Liburu honek memoriari ekarpen sendo bat egin ahal deutsola uste dau Arrutik batez be belaunaldi barriek iraganean gertatutakoa ahaztu ez dagien.