Bizkaia Irratiak eta Caritas Bizkaiak hitzarmena izenpetu dabe, pobretutako herrien, injustizien, kulturartekotasunaren eta genero desbardintasunen inguruko errealidadeak ezagutzera emon eta herritarren sentsibilizazinoan eragiteko. Gizartearen inplikazinoa sustatu gura da alkartasun ekimenetan eta gizarte eraldaketan. Caritas Bizkaia erakunde eraldatzailea izanda, irratiaren komunikazino gaitasuna erabiliko da horren bitartez laguntzeko. Egitasmoa Caritas Bizkaiaren sentsibilizazino, komunikazino eta eraginkortasun estrategiaren barruan dago. Justiziaren sozialaren eta kooperazinoaren aldeko arrazoiak argi eta gari azaldu gura dira. Kultura aniztasunaren eta genero hartuemonen ganean herritarrek daben begiradea hobetzeko ahalegina egingo da. Errealidade sozial ezbardinetako eragileei ahotsa emongo jake, errealidade horreen eraldaketan eta hobekuntzan laguntzeko eta gizartearen inplikazinoa lortzeko asmoz.