Terrorismoaren Biktimen Europako eguna da gaur eta Gasteizen alkarretaratzea egin dabe Eusko Legebiltzarraren atarian, `Injustua izan zen´ lelopean. Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bizikidetza idazkari nagusiak Bizkaia Irratian esan dauanez, gertatu jakena bidebakoa izan zala esatea erreparazino modu bat da. Biktima guztiei esan behar jakena. Eta memoria egitea be beharrezkoa dala azpimarratu dau Fernandezek, azkanengo hamarkadetan gertautakoaren inguruan gogoeta kritikoa egitea, etorkizunera begira ikasi ahal izateko.