Leixuri Arrizabalaga (EAJ): "Hauteskundeetako dataren auzian herri agintariok osasun adituen aholkuak jarraitu behar doguz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Hauteskundeak atzeratu bai ala ez aztertzen ari dan momentu honetan EAJak dino osasun adituek dinoenari jaramon egin behar deutsela. Leixuri Arrizabalaga EAJko Bizkaiko zerrenda burua Goizeko Izarretan saioan euki dogu gaur. Bizkaiko jubiladuen etxe gehienek persianea botata hasi dabe gaurko eguna eta antza Bizkaia osoko eskolak sarratuko dabez. Bestalde gaur Zaldibarren egongo dan manifestazinoaz galdetuta EAJk protesta honeek errespetuz hartzen dauzela esan dau Arrizabalagak. Ordezkari jeltzaleak esan deusku herritarren hasarrea adituten dabela. Era berean, Arrizabalagak bere balorazinoan Jaurlaritzaren kudeaketea eta Verter Recyclingen erantzukizuna azpimarratu dauz.

Osorik irakurri