Aurreko urteetan lez udako harrera programa honek Tinduf-eko errefuxiatuen kanpamenduetan dagozan umeak Euskal Herrira ekartzeko aukerea emoten dau. Durangaldean Rio de Oro alkarteak hile hasieran abiatu eban `Oporrak Bakean´ proiektuaren kanpaina barria. `Bidaia bat baino gehiago´ lelopean, alkarteak ekimen hau bultzatu eta indartu gura dau. Durangaldeko familia guztiei konbidapena eta deialdia luzatu deutse uda honetan Saharako haurrak ekarri eta etxean hartzeko aukerea izan dagien.