Eneko Andueza (PSE): "Behin alarma egoerea igarota Euskadiko autonomia normaltasunera itzuliko da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

PSE-EEk esan dau alarma egoerea bertan behera geratzen danean Euskadiko autonomia normaltasunera itzuliko dala. Madrilgo gobernuak Osakidetzaren eta Ertzaintzaren zuzeneko kontrola hartu izana baleko neurria izan dala esan dau Eneko Anduezak, PSE-EEko ordezkariak. Anduezak alarma egoeran murrizketa gehiagorik ez dala egongo uste dau, hori bai, poliziek isunak ezartzean gogor jardungo dabela iragarri deusku. Espaniako gobernuak gaur aurkeztu(ko) dauzen enpleguari begirako neurriak beharrezkotzat jo dauz Eneko Anduezak. Soraluzen egondako hilketa matxistaz galdetuta ordezkari sozialistak dino konfinamendu egoeran andrazkoen aurkako indakeriak gora egin leikela eta gizartea adi egon behar dala. Bestalde Juan Carlos I errege emerituaren aurkako balizko epaiketa baten Auzitegi Gorenak ausart jokatu beharko leuke, Eneko Anduezaren eretxian.

Osorik irakurri