Bizkaiko osasun-zentroetan aurrez-aurreko kontsulta gehienak bertan behera itxi ostean farmazietara jo dabenen kopurua hazi da. Sonia Sainz de Buruagak, Bilboko Abando auzoan, Henao farmazia dauka. Azken egunotan jende asko joan jakela ziurtau deusku. Gripearen eta koronabirusaren sintomak desbardinak dira eta honeek ondo desbardintzea oso garrantzitsua da. Sonia Sainz de Buruaga botikariak desbardintasunak zehatz meatz azaldu deuskuz. Koronabirusak eragindako sintomen aurrean zeintzuk botika erabili ahal diran aitatu deusku. Lehentasuna Paracetamola hartzea da baina Ibuprofenoa baztertu barik. Farmazian hartu dabezan babes neurriei buruz be berba egin deusku Bilboko botikari honek.