ELA sindikatuko idazkari nagusiak salatu dau enpresa askotan ez dala prebentzinoa beteten. Bere esanetan osasuna jarduera ekonomikoaren ganetik ipini behar da, beraz behar-beharrezkoa ez dan jarduera ekonomikoa eten egin beharko litzateke. Erakunde eta gobernuek hartutako neurri ekonomietan ez dau adostasunik ikusten, eta ERTEen kontuan beharginak negozietako aukera barik izten dirala uste dau.