Ekonomian katedraduna dan Baleren Bakaikoaren esanetan, Covid-19 gaixotasunari eusteko berrogeizaro osoa behar da eta ezinbestekoak diran lan guztiak gelditu behar dira. Bai Eusko Jaurlaritzak eta bai Espainiako gobernuak pandemiaren eraginari aurre egin ahal izateko hartu dabezan neurri ekonomiko eta sozialak aztertu doguz Lau Haizetara irratsaioan.