Konfinamenduak irauten dauan bitartean eta liburutegiko erabiltzaile eta irakurleakaz zein nahi daben guztiakaz harremanak ez eteteko asmoz, egoera honek eragiten dauazan sentimenduak, ipuin, marrazki, bertso edo nahi dan erara azaltzera gonbidatu dabez Amorebieta Etxanoko liburutegiko arduradunek. Emailez bialdu behar dira lanak liburutegia@amorebieta.eus helbidera. Jasotako lanen aukeraketea egingo da eta egoerea baretzen danean Zelaieta zentroan erakutsiko dira lanak. Igone Ikobaltzeta liburuzain laguntzaileagaz egin dogu berba.