"Parentesiak" aurkeztu dau asteon Maria Riverok,bere bakarkako lehenengo diskoa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Aurreko martitzenean aurkeztu eban plataforma digitaletan. Zazpi kantuz osotutako diskoa da eta Maria Riverok esan deuskunez bide barria hasi dau,norabide oneko bidea. Erronka handitzat jo dau bakarka aritzea. Autoekoiztutako lana da eta lagun ugari izan dauz ondoan, Miguel de la Rosa, Zuriñe Hidalgo eta Iker Lauroba besteak beste. Disko fisikoa be eskuratu ahal izango da egoerea normaltasunera bueltatzen danean. Gauza bera zuzenekoei jagokenez. Apirila eta maiatzeko kontzertuak bertan behera itzi dauz eta ahal danean "Parentesiak" aurkezteko bireari ekingo deutsula esan deusku. 

Osorik irakurri