Miren Gorrotxategi (Podemos): "Krisiari aurre egiteko berehalako erreforma fiskal bat behar dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Elkarrekin Podemosen arabera krisiak barriz hasteko eta gauzak beste modu batera egiteko aukerea emoten dau. Miren Gorrotxategi Podemoseko ordezkaria euki dogu gaur Bizkaia Irratian. Alderdi morearen arabera krisiak zaintza lanen eta zerbitzu publikoen garrantzia erakutsi deusku. Orain erakunde guztietako aurrekontuetan ejekutau barik dagozan diru partidak berbideratzeko unea dala uste dau Miren Gorrotxategik. Elkarrekin Podemosek proposatutako neurrien artean berehalako erreforma fiskal bat dago. Miren Gorrotxategiren arabera lehenengo ta behin soziedadeen zergea aldatu beharra dago. Elkarrekin Podemosek dino krisi hau alderdi politikoen ahotsa estaltzeko erabilten dabilzela batzuk. Datorren astean lehendakariak egingo dauen agerraldia positiboa dala adierazo dau geurean Miren Gorrotxategik. Hori bai, berandu datorrela uste dau berak.

Osorik irakurri