Ander Egiluz: "Liga amaierearen ganeko edozein erabagi ez da guztion gustokoa izango"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Ander Egiluz Alzola, Bigarren B mailako Leioa taldeko jokalaria da. Belauneko lotailu gurutzatuak apurtu ebazan urtarrilaren hasieran eta otsaileko azken astean egin eutsoen ebakuntzea. Erreabilitazinoa egiten hasi eta alarma egoera ezarri ebenez, etxean sartuta bere kabuz dabil egiten belaunaren errekuperazinoa. Ander Estatu Batuetara begira dago, Idahora hain zuzen, bertan dituelako ama eta arrebea. Oraindik ez dago garbi zer gertatuko dan liga txapelketeagaz baina Anderrek garbi dauka edozein erabagi hartuta be ez dala guztien gustokoa izango.

Osorik irakurri