Aitzol Atutxak ez eban ondo amaitu 2019 urtea eta ez dabil ondo 2020an be. Dimako azkolariak arazoak ditu bizkarrean eta albo batera itxi behar izan dau azkorea. Ganera, alarma egoerearen ondorioz, ezin dau erreabilitazinoa behar da moduan egin eta bere kabuz dabil ariketak egiten etxean. Udako denboraldira begira sentsazino onak berreskuratu gura dauz.