Euskerazko irratien ekimen bateratua bariku honetan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Ken Zazpiren "Hel nazazu eskutik" abestia ipiniko dogu euskerazko irratiok 11.00ak puntuan. Koronabirusak eragindako krisiak gizarte osoaren bizimodua aldatu dau, eta etxean itxita egotera derrigortuta gagoz danok. Egunaren 24 orduak zelan bete asmau ezinik gagozan honetan, bakardadeari aurre egiteko, irratia aukeratu dabe askok. Horregatik, konpainia egitearena irratiaren berezko ezaugarria dala aldarrikatzeko bat egin dabe Euskal Herriko hainbat irratik. Ikerketek dinoe komunikabideen artean, sinisgarritasun handienetakoa irratia bera dala. Baina irratiak informazinotik bezainbeste dauka entretenimendutik. Irratia sortu zanetik izan dau helburutzat konpainia egitearena. Eta hori, urtean zehar bistakoa bada be, nabarmenago geratu da eguna etxean sartuta emon behar dogun egoera honetan. Irratiaren izaera hori aldarrikatzeko, eta isolamenduari aurre egiteko bide bakarra alkartasunarena dala gogorarazteko, 15 irratik bat egingo dabe bariku honetan, martiaren 27an. Euskadi Irratia, Gaztea, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskalerria Irratia, Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta irratia, Xiberoko Botza, Amikuze Irratia, Antxeta 2 irratia,  Beleixe Irratia, Esan Erran irratia, Karrape Irratia, Aralar Irratiak bat egingo dabe une batez. Goizeko 11:00etan, irrati guzti honeetan abesti berbera entzun ahal izango da une berean. Ken Zazpi taldearen kantu bat aukeratu dabe, “Hel nazazu eskutik” izenekoa. Irratia inoiz baino biziago dagoela aldarrikatzeko, eta entzuleak behar dauen guztia irrati bidez jasoko dauela gogorarazteko, irrati honeek be eskutik heldu, eta Korrikaren inguruan abiatutako auzolanarekin jarraitzeko prest dagozala azaldu nahi dabe ekimen berri honekin. ​

Osorik irakurri