Galder Perezek idatzitako testuan oinarritutako antzezlana da "Lurrun Minez". Iaz Cafe Bar Bilbao gidoi saria irabazi eban Perezek lan honegaz. Aurreko barikuan estreinau behar zan Loraldiaren barruan Fundicion aretoan Bilbon. Olatz Gorrotxategi arduratu da antzezlana zuzentzeaz eta taula ganean Gaizka Chamizo, Jon Koldo Vazaquez eta Pelayo Serrano aktoreak agertzen dira. Eurekaz batera, Joseba B. Lenoir musikaria, musikea zuzenean eskainiz. Drama psikologikoa dala esan geinke. Homosexualak diran hiru gizon dira protagonista eta sauna batetan alkartzen dira gabonaldian. Galder Perez eta Olatz Gorrotxategigaz egin dogu berba.