Laura Garrido (PP): "Erkidego guztietako industrietan dekretua modu berean ezartea erabagi txarra izan da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Euskadiko alderdi popularrak uste dau errege dekretua, industria mailan, erkidego guztietarako bardina izatea erabagi txarra izan dala. Autonomia bakotxeko berezitasunak kontuan hartu ez izana leporatu deutso Laura Garrido popularrak Espainiako gobernuari. PPk EAJren babesagaz Senaduan krisiaren gestinoaz egingo dan saio berezi bat bideratzea lortu dau. Hori bai, Laura Garridok adierazo dau ez dauela EAJak Sanchezen gobernuagaz daukan hasarrea ulertzen. Alderdi popularrak uste dau Covid19aren osasun krisiaren aurrean Osasun Sailaren aldetik eta Osasun Ministeritzaren aldetik prebisino faltea egon dala. Bihar Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarreko Diputazino Iraunkorrean egingo dauen agerraldian PPk gardentasuna aldarrikatuko dauela esan dau Laura Garridok.

Osorik irakurri