CEBEK-ek dino langabeziaren etorkizuna ERTEren bat jasan daben langileen etorkizunaren baitan egongo dala. Bizkaiko patronalaren burua Bizkaia Irratian euki dogu gaur eta langabeziari buruzko datuez berba egin deusku. Datorren krisiaren aurrean Garcinuñok uste dau ez dala zertan katastrofistea izan eta itxaropentsu azaldu da. Industria enpresei eragiten eutsen lege dekretua gaurkotuta Garcinuñok uste dau egunez egun enpresa gehiago jarriko dirala martxan. Zabalik dagozan lantegietan izandako langileen arteko kutsatzeei buruz galdetuta CEBEK-eko buruak honakoa adierazo dau.