Haur eta gazte literaturaren nazinoarteko eguna da gaurkoa. Goizeko Izarretan irratsaioan Juan Kruz Igerabide idazleagaz egin dogu berba, 2018. urteko haur literaturaren sari nazionala irabazi eban idazleagaz. Berak esan deuskunez, konfinamendu egoera honetan "7 Antxumeak" ipuina erabili daiteke 0-6 urte arteko umeei etxetik ezin dabela urten azaltzeko. Haur literaturararen egunak berarentzat, egun guztiak dirala be esan deusku.