Izaskun Bilbao (EAJ): "Europan zorpetze publikoa handitu behar da, baina gerora austeridade neurririk ezarri barik"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Europako herrialdeen zorpetze publikoa mutualizetako proposamenagaz bat egin dau EAJk. Izaskun Bilbao eurolegebiltzarkideak dino 2008ko krisiaren osteko austeridade errezetek ez dabela orain balio. Herrialdeen zorpetze publikoa handitzea gura dau bai baina gero austeridade neurriak aplikau barik. EAJk bat egiten dau zentzu honetan Pedro Sanchezek eskatutakoagaz. Bihar ECOFINaren batzarra egingo da eta bertan lan barik geratu diranei laguntzeko Europar Batzordeak proposatutako 100 mila milioi euroko partidea onartuko dan ala ez erabagiko da. Erabagia Alemaniak eta Europa iparraldeko estaduek emongo daben erantzunaren baitan geratuko da. Izaskun Bilbaok uste laguntza hori azkenean onartuko dala. Europatik osasun krisiari modu bateratuan erantzuten ez bajako Europar Batasunaren irudia oso ahul geratuko dala uste dau EAJko eurolegebiltzarkideak.

Osorik irakurri